« Aussi longtemps que la société sera basée sur l'autorité, les anarchistes resteront en état perpétuel d'insurrection. » : Elisée Reclus

mercredi 13 août 2014

Palestine : Prise de parole unitaire du 9 août 2014 à Bayonne


Les bombardements intensifs de Gaza ont causé la mort de plus de 2000 Palestiniens, dont une majorité de civils et en particulier des femmes et des enfants, blessé plus de 10000 autres.

Une nouvelle fois le gouvernement israélien a saisi le prétexte de tirs de roquettes pour déclencher un déluge de feu sur Gaza. Il s’agit d’un véritable carnage. Ni écoles ni hôpitaux ne sont épargnés. Eau, nourriture, électricité, manquent cruellement. C’est la barbarie à l’état pur.

Devant cette situation dramatique, l’inaction des gouvernements occidentaux, dont le gouvernement français, signifie de fait leur complicité avec le gouvernement Netanyahou.
Ils se contentent de dénoncer l’engrenage de la violence sans désigner le responsable de cette nouvelle tragédie. Or dans ce conflit, il y a un occupant et un occupé, il y a un agresseur et il y a une résistance, il y a des colonisateurs et il y a des colonisés. La lutte du peuple palestinien a un nom : c’est une lutte de libération nationale

François Hollande a commencé par cautionner l’agression d’Israël sans un mot pour les victimes palestiniennes. Des manifestations de soutien à la Palestine ont été interdites à Paris. Maintenant, face aux images insoutenables des massacres à Gaza, le gouvernement français, comme les autres puissances occidentales, commence à dénoncer certains actes d’Israël comme le bombardement d’une école de l’ONU mais...sans condamner l’ensemble de ses crimes de guerres et de ses crimes contre l’Humanité, sans prendre la moindre sanction contre Netanyahou.

Pourtant, des mesures immédiates sont possibles, comme un embargo militaire complet envers Israël, identique à celui imposé à l’Afrique du Sud durant l’apartheid
De même la France et l’Union européenne auraient un moyen simple de faire pression sur Israël : la suspension de l’accord d’association avec Israël qui accorde des avantages économiques à ce pays. De plus cet accord est conditionné par le respect des droits humains. Ces droits sont bafoués en permanence par Israël,.

Si Netanyahou peut agir ainsi, c’est en effet qu’il a le soutien des gouvernements occidentaux, d’Obama à Hollande en passant par Cameron et autres. Depuis des dizaines d’années, le gouvernement d’Israël est l’allié le plus sûr des impérialistes occidentaux. C’est une vaste coopération qu’Israël entretient avec ces gouvernements complices à travers le monde, pour le plus grand profit des multinationales des pays riches qui pillent les ressources du Moyen Orient.

Il y a en Israël même des forces qui s’opposent en ce moment à la politique meurtrière de leur gouvernement. Citons Gush Shalom – le Bloc de la Paix, les cercles de combattants et de parents pour la Paix, le Parti Communiste Israélien, Anarchists Against the Wall. A l’appel de ces organisations, des juifs et des arabes israéliens, malgré la répression, manifestent ensemble contre la guerre menée par leur gouvernement et pour la reconnaissance des droits du peuple palestinien. Nous saluons leur courage et leur détermination.

A l’heure où nous écrivons, les troupes israéliennes se sont retirées de Gaza. C’est un premier soulagement pour la population palestinienne. Mais cela ne change pas le fond de la situation, cela ne change pas la domination qu’exerce l’Etat israélien qui garde son armée prête à assassiner à nouveau.
Ce qu’il faut, c’est la levée du blocus, la destruction de l'inacceptable mur de la division, le retour des réfugiés… c’est à dire l’application des résolutions de l’ONU …que cette dernière se garde bien de faire appliquer ! Ce qu’il faut, c’est la reconnaissance et la prise en compte des droits du peuple palestinien.
Et à l’heure où le gouvernement français s’est déclaré prêt à accueillir les chrétiens qui fuient l’Irak, nous disons que le droit d’asile doit être accordé à toutes et tous les refugiés du Proche et Moyen Orient qui le demandent, aux Palestiniennes et aux Palestiniens en particulier, indépendamment de leur religion.

C’est notre mobilisation qui peut aider la résistance du peuple palestinien, c’est notre mobilisation qui peut contraindre le gouvernement israélien, ainsi que les gouvernements occidentaux y compris français, à une paix juste et durable entre les peuples palestinien et israélien

Dans le monde entier ont lieu des manifestations de soutien à la Palestine
En France et au Pays Basque comme ailleurs, amplifions le mouvement pour dire :
- Halte à l’agression israélienne
- Oui à la liberté d’expression, non à la criminalisation de la solidarité
- Non à la complicité de nos gouvernants avec le pouvoir sioniste

Amplifions le mouvement pour soutenir la résistance du peuple palestinien et obtenir d’urgence :
- l’arrêt définitif de l’agression israélienne
- la levée du blocus, illégal et criminel, de Gaza
- la libération de tous les prisonniers
- des sanctions immédiates contre Israël jusqu’au respect du droit international

SOLIDARITÉ AVEC LE PEUPLE PALESTINIEN


Collectif : Amis de Karl Marx; Association France Palestine Solidarité 40; CIMADE; Collectif Féministe contre les violences sexistes; Comité pour la Défense des Droits de l'Homme en Pays Basque (CDDHPB); CGT Territoriaux Biarritz; CGT Union Locale de Boucau Tarnos; Euskal Herria Bai (EH Bai); Fédération Anarchiste (FA); Gauche Anticapitaliste (GA); IPEH Antifaxista; Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB); La Commune; Nouveau Parti Anticapitaliste (NPA); Parti Communiste Français (PCF) de Côte Basque et de Sud Landes; Parti de Gauche (PG);



 
Hitz hartze bateratua – agorrilaren 9

Gazaren kontrako bonbardaketa intententsiboek 2 000 palestindar baino gehiagoko heriotza ekarri dute - gehienak zibilak eta bereziki emazteak eta haurrak - eta 10 000 jende zauritu.

Israelgo gobernamenduak, berriz ere, suziri jaurtiketa bat estakulutzat hartu du su erauntsi bat botatzeko Gazaren gainean. Sarraski bat besterik ez da. Ez dituzte ez eskolak ez ospitaleak gupidetsi. Ura, janaria, elektrizatea eskas dira. Basakeria hutsa da.

Egoera lazgarri honen aintzinean, mendebaldeko gobernamenduak, frantses gobernamendua barne, geldirik egoten dira. Geldirik egote horrek Nettanyahou gobernamenduarekiko gaizkidetasuna adierazten du. Tragedia honen erantzulea izendatu gabe bortizkeriaren katea salatzea aski zaie. Alta, gatazka honen baitan bada okupatzaile bat eta okupatu bat, erasotzaile bat eta erresistentzia bat, kolonizatzaile bat eta kolonizatuak. Palestinar populuaren borrokak izen bat badu : nazio askapenerako borroka bat da.

François Hollandek Israelgo erasoa bermatu du hasiera batean, hitzik erran gabe palestinar biktimetaz. Palestinaren aldeko manifestaldiak debekatuak izan dira Parisen. Orain, Gazako jasan ezinezko sarraskien irudien aurrean, frantses gobernamenduak, beste mendebaldeko potentziak bezala, Israelgo egitate batzuk salatzen hasten da, ONUren eskola baten bonbardaketa bezalakoa. Baina ez ditu gerlako krimen eta gizon-emazteen kontrako krimen guziak gaitzesten, Zigor neurri izpirik ere ez du hartzen Nettanyahouren kontra.

Alta berehalako neurriak hartzea errexa da. Apartheid garaian Hego Afrikan gertatu zen molde bereko Israelen kontrako blokeo militar oso bat.
Halaber, Frantziak eta Europar Batasunak medio errex bat luke Israel hertsatzeko: abantaila ekonomikoak emaiten dizkion Israelekiko partzuergo hitzarmena gelditzea, jakinez gainera jende eskubideen errespetatzeaz baldintzatua dela. Eskubide hauek Israelek etengabe zangopilatzen ditu.

Obamatik Holandera, Cameron barne besteak beste, mendebaldeko gobernamenduen sustenguak du Nettanyahouren jokabidea ahalbidetzen. Azken hamarkadetan, Israelgo gobernamendua da mendebaldeko inperialisten aliatu seguruena bezala agertzen. Israel eta gobernamendu laguntzaile hauen artean elkarlan zabal bat izaten da, Ekialde Hurbileko baliabideak bipiltzen dituzten herri aberatsen multinazionalen probetxuz.

Israelen baitan gobernamenduko politika hiltzailearen kontra ari diren indarrak badira.
Nola ez aipa :
Gush Shalom – bakearen blokea,Bakearen aldeko gudari eta burrasoen batasuna,Israelgo Alderdi Komunista, Anarchists Against the Wall -harresiaren kontrako anarkistak.

Judu eta arabiar israeldarrek , errepresioa izanagatik ere, erakunde hauen deiari ihardesten dute gerlaren kontrako eta palestinar populuaren eskubideen aitortzaren aldeko manifestaldietan parte hartuz. Heien kuraia eta deliberamendua goresten ditugu.

Idazten dugun tenorean Gazatik atera dira israelgo tropak. Lehen arintze bat da palestinar jendetzarentzat. Baina ez du horrek egoeraren funtsa aldatzen. Israel estatuaren nagusigoa ez da aldatzen bere armada erahiltzeko prest atxikitzen baitu.

Behar dena da : blokeoaren altxatzea, bereizte harresiaren sunsitzea, errefuxiatuen itzultzea, hots, ONUren ebazpenen gauzatzea … orain arte saihestu duena ONU berak. Behar dena da Palestinar populuaren eskubideen aitortzea eta kontuan hartzea.

Frantses gobernamenduak Irak-etik ihes egiten dituzten giristinoak errezibitzeko prest dela deklaratu du. Guk diogu babes eskubidea, galde egiten duten Ekialde Hurbileko errefuxiatu guzieri eman behar dela, Palestinarei bereziki, edozein erlijiotako izanik.
Gure mobilizazioak du palestinar populuaren erresistentzia laguntzen ahal.
Gure mobilizazioak ditu israelgo, mendebaldeko, frantses gobernamenduak behartuko palestinar eta israeldarren arteko bake zuzen eta iraunkor batetara
.
Mundu osoan Palestinaren aldeko manifestaldiak badira.
Beste herrietan bezala, Frantses estadoan eta Euskal Herrian, mugimendua azkar dezagun erraiteko :
  • israeldar erasoa geldi
  • adierazpen askatasuna bai – elkartasunaren kriminalizatzeari ez
  • gobernatzaileen konplizitatea podere sionistarekin ez

Mugimendua azkar dezagun palestinar populuaren erresistentzia sustengatzeko eta lehenbailehen lortzeko :
  • israeldar erasoaren behin betiko geldialdia
  • Legez kanpo eta kriminala den Gazaren kontrako blokeoaren kentzea
  • preso guzien askatzea
  • Israelen kontrako berehalako zigorrak nazioarteko zuzenbidea errespetatu arte

ELKARTASUNA PALESTINAR POPULUAREKIN


Collectif : Amis de Karl Marx; Association France Palestine Solidarité 40; CIMADE; Collectif Féministe contre les violences sexistes; Comité pour la Défense des Droits de l'Homme en Pays Basque (CDDHPB); CGT Territoriaux Biarritz; CGT Union Locale de Boucau Tarnos; Euskal Herria Bai (EH Bai); Fédération Anarchiste (FA); Gauche Anticapitaliste (GA); IPEH Antifaxista; Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB); La Commune; Nouveau Parti Anticapitaliste (NPA); Parti Communiste Français (PCF) de Côte Basque et de Sud Landes; Parti de Gauche (PG);